XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erantzun.

1. Kausa desberdin askorengatik has liteke sutea basoan.

Nola hasi dela hau uste duzu? (Pospolo irazeki batetik, gaizki itzalitako su batetik, eta abaretik).

Mendira bazoaz eguna pasatzera, nola jakingo duzu ez duzula sortuko suterik? (Hondakin guztiak bildu, ez piztu suterik).

Zergatik izan behar dugu arreta berezia eguraldi lehor eta eguzkitsuarekin?.

2. Uste al duzu sute ikaragarri hau pospolo soil batek eragina izan litekeela? (Oso litekeena da).

3. Zergatik esaten dugu suteen kontrako brigadakoak burrukan ari direla suarekin? (Benetan bataila izugarri bat delako eta oso etsai arriskutsuaren kontra egiten dena).

Ikasi: Koloreak erlazionatzen.

Ariketa honek irakatsiko die haurrei zenbait kolore bero-gradu desberdinekin asoziatzen.

Zer koloretakoak dira sugar normalak? (Horiak, naranja-kolorekoak).

Zer koloretakoak dira sugar beroenak? (Zuri urdinskak).

Zer kolore hartzen dute zuhaitz kiskaliek?.

Zer kolore du herrautsak?.

Kiskalitako gauzak gris eta beltz geratzen dira, ez al da hala?.

Ukitu ditzakegula esan nahi al du horrek? (Ez. Oso bero iraungo dute denbora luze samarrean.

Txinpartak jaregin eta sute berriak sor ditzakete.

Suak nola erretzen duen ezagutzen.

Probetxuzkoa da haur nagusiei azaltzea nola erretzen duen suak, horrek lagundu egin bait diezaieke, urte gehiago dituztenean, suteak itzaltzen behar izanez gero.

Suak erretzeko beroa, airea eta errekaia behar ditu.

Mendian airea ugari dago.

Errekaia sutan kiskaltzen dena da.

Zer errekai du marrazkiko suteak?.

Zerk ematen du beroa? (Eguzkiak, agian pospolo-aleak).

Hiru kausa hauetakoren bat kenduz gero, sua itzali egiten da.

Horretan saiatzen dira suteen kontrako brigadakoak.

Zoritxarrez, ezin diote eragotzi haizeari ibiltzea.

Nola ahalegintzen dira beroa kentzen? (Mangeretako urarekin).

Nola saihesten dute errekaia? (Makina hondeagailuekin zuhaitzak ebakiz).

Kontakizuna eta ariketak 67. orrialdean.